Gaur egun, iktusa baliaezintasunaren lehenengo kausa da eta heriotzaren hirugarren kausa. Bat-batean gertatzen den gaitza da eta horri antzematea eta ahalik eta lasterren ospitalera joatea ezinbestekoa da bere ondorio larriak ahal den heinean saihesteko. Iktusa zer den ulertzea eta antzematea funtsezkoa da gizartea gaitz honen inguruan kontzientziatzeko.
2015/10/06
2015/10/05
6tik 1
Hori da proportzioa, hori da aukera estatistikoa. Estatistikek diote, populazioaren %17 iktusa jasango duela. Eta kasu honetan, emakumezkoa bazara, aukera gehiago dituzu. Egia da ere, kasuen %75a, 65 urtetik gorakoetan ematen dela. Datu guzti hauek, berez beldurgarriak izanik, ez ditugu hona ekartzen zuek beldurtzeko, informatuta egon zaitezen baino.
2015/08/06
Seigarren zentzumena
Gizakiak dituen zentzumenak 5 dira: ikusmena, entzumena, usaimena, dastamena eta ukimena. Gure gorputzeko organo bakoitzak inpresio desberdinak jaso eta zerebroari bidaltzen dio informazioa, neuronen bitartez, zerebroak informazio hau irakurri eta erantzuna eman ondoren sentsazioetan transforma dezan. Sentipen hauek dira, azken finean, mundua ezagutzen laguntzen digutenak, soinuak entzunez, gauzak ikusiz, ukituz, usainduz eta dastatuz.
2015/06/19
Elikadura eta zerebroa
Jakina da ondo elikatzeak zerebroa osasuntsu mantentzen laguntzen digula. Baina zergatik daude horren erlazionatuak elikadura eta zerebroa? Adibide adierazgarri bat primateetan aurki dezakegu.
2015/05/20
Epilepsia eta neurona berrien sorkuntzaren murriztea
Aurreko batetan aritu ginen epilepsiari buruz blog honetan. Gaurkoan, gaixotasun honen ezagutzarako, eta etorkizunean arindu edo sendatzeko aurrerapauso baten berri ematera gatoz.
2015/04/09
Animalien erabilpena neurobiologian
Neurobiologia izen horrekin, burmuinaren biologiaren inguruko ikerkuntza biltzen saiatzen gara. Lan horren azken helburua, burmuinaren biologia ezagutu, eta Achucarro zentroari dagokionez, organo honi erasotzen dioten gaixotasunentzako (batez ere endekapenarekin erlazioa daukatenak) terapia berriak aurkitzen saiatu.
2015/03/12
Burmuinaren garrantzia eta beronen ikerkuntzaren inguruko kontzientziazio astea 2015
Jada badira 20 urte, Dana Fundazioak martxoaren erdian, burmuinaren beraren garrantzia eta beraz, beronen ikerkuntzaren inguruko kontzientziazio astea antolatzen duela.
2015/03/11
Achucarro zentroa Teknopolis saioan!
1999 urtetik eta gaur egun arte, Elhuyar Fundazioak Teknopolis telebista saioa sortu, garatu eta bizirik mantentzea lortu du, euskera eta zientzia komunikazioaren erreferentea delarik.
2015/02/01
Goibel
Tamalez gaur ez gara neurozientzien inguruko gaiei buruz arituko. Kultura Zientifikoaren 3. Jaialdia (#KZJaia3) ospatzen ari gara, eta poztasunean aritzen ginen bitartean, torpedo bat jaso dugu flotazio mailan, Basque Research webgunea itxi behar izan dute.
2015/01/23
Ez dago non bat, han.
Gizateria betidanik izan du bere ingurumena ezagutu eta ezagutza hori era ezberdinetan islatu eta gordetzeko grina. Mundu zabalean, era eraginkorrean ibiltzeko behintzat, ezin bestekoak dira mapak… eta geure buruak sakonki ezagutzeko ere, oinarrizkoak.
2015/01/19
Eskizofrenia eta nahasmendu bipolarra
Nahasmendu bipolarra eta eskizofrenia nerbio-sistema zentralari eta burmuinari eragiten dieten buruko gaitzak dira. Biak ere gaixotasun psikologiko larritzat hartzen dira, eta bere diagnostikoa, kronikoa izaten da.
2015/01/12
Arimaren tximeletak
Agian zuetariko askok ez dakizue Santiago Ramon y Cajal ikertzaile ospetsua nafarra zela. Ba hala da. Nahiz eta bere herriaren izenean “Aragoi” hitza egon, Petilla de Aragón herria, Nafarroako Erriberan dago. Nafarroak beraz badauka bere Nobel sariduna (1906).
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)