2015/01/19

Eskizofrenia eta nahasmendu bipolarra

Nahasmendu bipolarra eta eskizofrenia nerbio-sistema zentralari eta burmuinari eragiten dieten buruko gaitzak dira. Biak ere gaixotasun psikologiko larritzat hartzen dira, eta bere diagnostikoa, kronikoa izaten da.

Catherine Zeta-Jones azkenaldian, baino Mozart, Van Gogh, Hemingway,... hainbat izan dira, dira eta izango dira seguraski gaixotasuna (nahasmendu bipolarra hauen kasuan) eta arte-maisutasun mota ezberdinak partekatzen dituztenak.

Nahasmendu bipolarra nahiz eskizofrenia nahasmendu psikiatriko larriak dira, herritarren %1ek nozitzen dituena, gutxi gorabehera. Eritasun biek agerpen kliniko desberdinak dituzte, baina, era berean, aurkezten dituzten sintoma batzuk amankomunak dira.

Gaur egun, oraindik-orain, zergatiak ezezagunak badira ere, jakin badakigu gaixotasun hauek konplexuak edota multifaktorial deritzen eritasunen barnean daudela. Horrek esan nahi du faktore genetiko eta ingurumeneko faktoreen konbinazio baten ondorioz sortzen direla. Halaber, azken urteetan egin diren ikerlanek berretsi egin dute klinikoki desberdinak diren bi eritasun hauek oinarri genetiko komun bat dutela.

Gaixotasun multifaktorialetan parte hartzen duten geneen identifikaziorako gehien erabiltzen den tresna nukleotido bakarreko polimorfismoen analisia da. Eskizofreniarekin eta nahasmendu bipolarrarekin sarri elkartu den geneetako bat “neuregulina 1” genea da (NRG1).

2014 urtean zehar, gure ingurunean bizi diren eta bi gaixotasun horiek jasaten dituzten pertsona talde batekin gene analisi bat garatu dute Osakidetza eta, Achucarro zentroko eta Euskal Herriko Unibertsiteko (UPV/EHU) ikerketa talde batek. Lan horren ondorioak honakoak da: NRG1 genea zenbait eritasun psikiatrikoekiko suszeptibilitate gene bat dela, bereziki nahasmendu bipolarrarekiko. Aurkitu duten bitxikeria da euskal pazienteekin behintzat, eskizofreniarekin ez dela gene honen elkartzerik hautematen; bai ordea munduko beste esparru geografiko batzuetan.

Nahiz eta gene honek nahasmendu bipolarrarekin duen elkartzea nahiko sendoa den, NRG1ek suszeptibilitate hori emateko duen moduak ikerketa lan funtzional gehigarriak eskatzen ditu. Eta horretan arituko dira ikertzaileak... ikerkuntza proiektuak garatzeko baliabideak dauden bitartean behintzat. Baino azken hau, egungo beste kontu potolo eta triste bat da.

Erreferentzia bibliografikoa
  • “Novel association of Neuregulin 1 gene with bipolar disorder but not with schizophrenia” Arantza Gutiérrez-Fernández, Aitor Palomino, Ana González-Pinto, Amaia Ugarte, Margarita Hernanz, Begoña Mendíbil, María Etxebeste, Luis Pacheco, Gixane Gónzalez-García, Carlos Matute. Schizophrenia Research, Volume 159, Issue 2, 552 - 553.
. . . . .
Egilea: Achucarro Outreach Manager


Sarrera honek #KulturaZientifikoa 3. Jaialdian parte hartzen du

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina