Hori bai, gurasoak, Aragoikoak zituen, Sabiñanigo ondoan dagoen Larres herrikoak.
Baino ez da hori gaur eta hona ekarri nahi dugun gaia, baizik eta Cajalek zerebroaren ezagutzaren inguruan egindako lan ikaragarriaren aztarna txiki bat, bere pertsonari buruz.
Neurozientzian, eta batez ere neurobiologiaren arloan, Santiago Ramón y Cajal esparruko sortzailetzat dugu. Berak deskribatu zituen estreinako aldiz zerebroan ditugun neurona mota ezberdinak, bere hitzetan, arimaren tximeletak zirenak. Baita neuronak euren artean konektatzen dituzten zirkuituak, eta sinapsiaren teoria ere aldarrikatu. Teoria honen baieztapena ordez, bera hil eta hamarkada batzuk geroago etorri zen, bere biziaroan oraindik ezaguna ez zen teknika eta teknologia bati esker, mikroskopia elektronikoa, zientzian askotan gertatzen den bezala.
Cajalek trebezia berezia zuen bere mikroskopio optikotik (batzuk ikastetxetan erabiliko zenituzten horietako batetan, bai) ikusten zuena marrazten, eta ziur horrek, zerebroaren egitura eta atalak hobeto ezagutzen lagundu ziola. Nolabait umetan garatutako marrazketarako gaitasuna eta irudiarenganako maitasun hori, bere lanerako funtsezko tresna bilakatu ziren. Zentzu batetan, artea eta zientzia lorturik.
Egun hauetan Kultura Zientifikoaren 3. Jaialdia ospatzen ari gara, eta nota hauek oso apropos iruditu zaizkigu honelako ekimenekin aldarrikatu nahi ditugunak azaltzeko.
. . . . .
Egilea: Achucarro Outreach Manager
Sarrera honek #KulturaZientifikoa 3. Jaialdian parte hartzen du
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina