Zorionez, gizakien eta beste ugaztun batzuen arteko neurobiologia (eta biologia orokorrean) mailako ezaugarriak antzekoak, dira, besteak beste, gaur egun badakigulako gene kodearen parte handi bat amankomun dugulako.
Munduan zehar neurobiologian aritzen diren ikerkuntza taldeek, euliak, zizareak, saguak, arratoiak, primateak,… erabiltzen dituzte. Zerrenda horretan, animalia hauek kudeatzea (erostea kasu batzuetan, elikatzea, ugaltzea,…) dakarren kostua inplizituki azaltzen da. Animaliaren tamainaren arabera, orokorrean, kostua handiagoa da, eta bestetik, gizakion biologiarekiko distantzia, handiagoa ere.
Ondorioz, ikertzaileak, eta hauei ostatu ematen dieten erakundeak, ekonomiari oso lotuta dagoen erabaki estrategikoa hartu behar dute. Primateekin lortzen diren aurrerapenak, kasu gehienetan gizakiongan aplikazioak izan dezakete, eta eulienak, adibidez, ez horren zuzenak.
Bestetik, beste animalia hauen zerebroen egitura gizakionaren antzekoa da, baino kasu guztietan oinarrizkoagoa eta murritzagoa, eta horri jarraituta, sistema konplexuago bat, beste sistema antzeko eta oinarrizkoago bat ikasten eta menperatzen ulertu daiteke.
Baino badaude beste erabaki arrazoi batzuk ere. Arratoien bizi eta antolatzeko era nahiko soziala da, eta beraz jokabidea aztertzen duten ikertzaileak askotan erabiltzen dituzte.
Zorionez, teknologien aurrerapenei esker, animalien (eta gizakion) zerebroak ikertzeko, gero eta erreminta ez-indabidatzaile gehiago sortzen eta garatzen ari dira, eta agian egunen baten ez dira animaliak erabili behar izango zientziak aurrera egin dezan. Bitartean, etika eta kontu osoz erabiltzen eta kudeatzen dira animaliok, batik bat izaki bizidunak direlako, eta bestetik ere, neurozientzien aurrerapena, berauen bizi, garapen eta kudeaketa egokian oinarrituta dagoelako.
Erreferentziak:
- “Why we use rodents to research the brain” http://m.utsandiego.com/news/2015/apr/02/brain-logic-behind-using-rodents/
. . . . .
Egilea: Achucarro Outreach Manager
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina