Beraz, gaixotasun honen eragina zahartzaroan haundiagoa bada, endekapenarekin erlazioa duela. Iktus, akzidente zerebro-baskular mota bat da, eta beraz hipertentsioak 8 aldiz handitzen du iktus bat izateko aukera.
Gaur egun, mendebaldeko gizarte zaharkituetan hipertentsioa eta zahartze horren kopuruak etengabe handituz doaz, eta beraz, osasun sistema eta gizarteen iraunkortasunaren inguruan aurrera pausoak emateko, badago lan dezente, besteak beste, oinarritik, ospitaletan eta osasun zentroetan lan egiten duten profesionalentzako, eta baita laborategietan ari diren ikertzaileentzat ere.
Beste gaixotasun eta ekimen ezberdinekin gertatzen den moduan, iktusak ere badu bere nazioarteko sentsibilizazio eguna, eta hori urriak 29an ospatzen dugu, besteak beste, hemen aipatu ditugun datuak, herri eta hiritarrok kontutan izan ditzagun. Beste behin, pazienteari eta bere inguruneari eragin handia eragiten dion kontua bai da.
Eta bai, badago esperantza. Egunez egun, aurkikuntza berriak ematen ari dira, eta gaixotasunari aurre egiteko baliabide berriak erabiltzen ari dira, eta guzti horiek hizpide, urriak 8an, arratsaldeko 7etan, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean, Jose Castillo Sánchez aditua izango dugu, guzti hauen, eta beste zenbaitei buruz aritzeko.
. . . . .
Egilea: Achucarro Outreach Manager
Artikulu eta blog hauek, #KulturaZientifikoa eta #dazientziat ekimenak bultzatzen lagundu nahi dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina