2015/10/06

Iktusa hauteman!

Gaur egun, iktusa baliaezintasunaren lehenengo kausa da eta heriotzaren hirugarren kausa. Bat-batean gertatzen den gaitza da eta horri antzematea eta ahalik eta lasterren ospitalera joatea ezinbestekoa da bere ondorio larriak ahal den heinean saihesteko. Iktusa zer den ulertzea eta antzematea funtsezkoa da gizartea gaitz honen inguruan kontzientziatzeko.

http://neurowiki2013.wikidot.com/individual:alzheimers-disease-and-stroke

2015/10/05

6tik 1

Hori da proportzioa, hori da aukera estatistikoa. Estatistikek diote, populazioaren %17 iktusa jasango duela. Eta kasu honetan, emakumezkoa bazara, aukera gehiago dituzu. Egia da ere, kasuen %75a, 65 urtetik gorakoetan ematen dela. Datu guzti hauek, berez beldurgarriak izanik, ez ditugu hona ekartzen zuek beldurtzeko, informatuta egon zaitezen baino.

2015/08/06

Seigarren zentzumena

Gizakiak dituen zentzumenak 5 dira: ikusmena, entzumena, usaimena, dastamena eta ukimena. Gure gorputzeko organo bakoitzak inpresio desberdinak jaso eta zerebroari bidaltzen dio informazioa, neuronen bitartez, zerebroak informazio hau irakurri eta erantzuna eman ondoren sentsazioetan transforma dezan. Sentipen hauek dira, azken finean, mundua ezagutzen laguntzen digutenak, soinuak entzunez, gauzak ikusiz, ukituz, usainduz eta dastatuz.


2015/06/19

Elikadura eta zerebroa

Jakina da ondo elikatzeak zerebroa osasuntsu mantentzen laguntzen digula. Baina zergatik daude horren erlazionatuak elikadura eta zerebroa? Adibide adierazgarri bat primateetan aurki dezakegu.