2018/11/30

Neurobiologia laborategiko kide den Andrea Manterolak poster predoktoral onenaren saria jaso du SEICak antolatutako bileran

Andrea Manterolak, Neurobiologia laborategiko kide Susana Mato doktorearekin batera, Kannabinoideen inguruko Ikerketa-Elkarte Espainiarrak (Sociedad Española de Investigación sobre Cannabinoides (SEIC)) Madrilen (Azaroak 22-24) antolaturiko 19. bileran hartu du parte.


SEICa, jakintzagai desberdinetatik eta metodologia ezberdinak erabiliz, kannabinoideen inguruan ikertzen duten ikerlari desberdinez osaturiko elkarte zientifiko bat da. Eremu honetan lan egiten duten ikerlariei laguntza eskeintzeko asmotan, SEIC-ak bilera bat antolatzen du urtero, non ikerlari desberdinek beraien ikerketetan eginiko aurrerapenak partekatzen dituzten. Bilera bakoitzean, urte horretako jardunaldiko lan hoberenak saritzen ditu elkarteak, bi modalitatetan banatzen direnak: alde batetik hitzaldi bitartez aurkezturiko lan predoktoral eta posdoktoralak eta bestetik poster bitartez aurkezturikoak. Aurten, poster predoktoral onenari saria Andreak jaso du.


Aurtengo bilerako programak ikerlari gazteen komunikazio eta poster desberninak eskeini ditu. Baita “Discovery and application of chemical tools to study endocannabinoid biosynthesis” inaugurazio konferentzia ere, Mario Van der Stelt (Leideneko Unibertsitatea, Holanda) ikerlariaren eskutik. Horien artean, Andreak bere doktorego tesiko emaitzetan oinarritutako “Addressing the role of CB1 receptors in myelin biology: immunohistochemical and electron microscopy studies in CB1 knockout mice” lana aurkeztu du. Emaitza horiek, mielina sortu eta mantentzearen arduradun diren oligodendrozito eta hauen aintzindari diren zelulek, kannabinoideen hartzaile CB1-a adierazten dutela frogatzen dute. Horrez gain, hartzaile hau ez duten xaguek, mielinaren sorkuntzan parte hartzen duten parametro zelularretan alterazioak dituztela ere erakusten dute.

Albiste honen inguruan gehiago irakurri nahi ezkero: http://www.seic.es/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina