2014/10/20

Egun bat Achucarro zentroan

Urriak 19ko ETBko Gaur Egun albiste programaren barruan "Gertutik" atalean, Achucarro zentroari buruzko erreportaia egin zuten. Honi esker, eguneroko jardueran zertan gabiltzan ikus dezakezue.

2014/09/19

Alzheimerraren Nazioarteko Eguna 2014

Alzheimerra neuro-endekapen gaixotasun bat da, zeinean neuronak hil egiten diren eta zerebroak funtzionatzeari uzten dion. Oso gaitz gogorra da eta pairatzen duenak hasieran memoria eta kapazitate kognitiboak galtzen ditu, ondoren hizkera eta mugimendua galtzeko. Ahaztearen gaixotasuna da.


2014/08/13

Iktusa

Lauren Bacall (1924-2014, ia 90 urte) hil berri da letra hauek idazten ditugun momentuan, akzidente batek jota, konkretuki, bere zerebro barruan eta bere adinaren ondorioz jazotako gertaera batengatik, bat jasan du, eta joan da.

 

2014/07/14

Epilepsia, kontrolik gabeko asaldura

Epilepsia esatea, doministiku esatea bezalako zerbait da, hau da, hitz bakarrarekin, hainbat gertaera antzeko baino ezberdin deskribatzen dira. Alegia, dardarak edota konbultsioak emaitza moduan duten asaldurei ematen zaien izena.


2014/06/03

Zelula Amen ahalmen terapeutikoa

2014ko ekainak 4ean, arratsaldeko sei t'erditan, Achucarro zentroak hitzaldi bat antolatzen du Bilbon, Isabel Fariñas, neurozientzialari ezagunaren eskutik. Fariñas irakaslea zelula amek zerebroa sendatzeko izan dezaketen ahalmenari buruz arituko da, eta hori dela eta, zelula amen inguruko artikulu bat ekarri nahi izan dugu.