2013/11/28

Argi xiringagarriak zerebroa ikertzeko

Askotan irudikatzen ditugu ideiak buru gainean agertzen diren bonbilla edota argiak bezala. Ideiek batzuetan horrelako sentsazioak sortzen bai dituzte. Eta agian horregatik izango da, ikertzaile talde batek, zerebro barruan argia sartzea pentsatu dutela, bertan gertatzen diren prozesuak ikustekotan edo.

John Rogers (Illinoiseko Unibertsitatea) ikertzailearen irudia

John Rogers, Illinois Unibertsitateko ikertzaileak zuzendutako ikerketa talde zabal batek, arratoien zerebroetan argia sartzea lortu du zunda berezi batzuen bitartez.

Aurreko irudian ikusten den moduan, materialen zientzian egindako aurrerapenei esker, LED diodo ñimiño (orratz baten zulotik pasa liteke) batzuk garatu dituzte. Eta burmuinean sartu, eta bere barnean zer gertatzen den “ikustea” baimentzeaz gain, alegia, prozesu fisiologiko eta biokimikoetan neurketak egitea ahalbideratzeaz gain, burmuina nolabait manipulatzea ere lortu dezaketela uste dute.

Ikerketa esparru hau ez da berria. Azken urteotan laborategi ezberdin dezentetan aritu dira zerebro barruan, neuronen zirkuituetan, drogen menpekotasunaren eragina, beheraldiak edota Parkinsonen gaixotasuna ikertzeko. Orain arte, zuntz-optikoa erabiltzen zen honetarako.

Baino lan honekin garatu den teknologia nanoskopikoari esker, besteak-beste gaur egun puri-purian dagoen optogenetikan (hitzegingo dugu hemen ere honi buruz etorkizun hurbilean, baino laburbiltzeko, neuronen geneen aldaketa, argiari erreaktibo egiteko) aurrera pausoak egitea ahalbideratuko da, eta horrekin batera, zerebroaren funtzionamenduaren inguruan gure ezagutzaren zabalkuntza.

Teknologia berri honen beste alde indartsu bat da, argi diodoak txertatu edota xiringatu egin daitezkeela zerebro barruan, baino ez soilik burmuinean, birtualki edozein organoren barruan sar litezke.

Hori bai, badago oraindik aurrera bidea, izan ere organo barruan barneratzeko ahalmena oraingoz mugak ditu, eta horiek gainditu arte, gainazaleko ezagutza izango dugu. Zerebroaren kasuan, azaleko ezagutza hori ere, asko da, gaur egun ere, organorik ezezagunena bai dugu.

Erreferentzia bibliografikoa
  • Kim TI, McCall JG, Jung YH, Huang X, Siuda ER, Li Y, Song J, Song YM, Pao HA, Kim RH, Lu C, Lee SD, Song IS, Shin G, Al-Hasani R, Kim S, Tan MP, Huang Y, Omenetto FG, Rogers JA, Bruchas MR. “Injectable, Cellular-Scale Optoelectronics with Applications for Wireless Optogenetics”. Science April 2013 DOI: 10.1126/science.1232437
. . . . .
Egilea: Achucarro Outreach Manager

 

Sarrera honek #KulturaZientifikoa 1. Jaialdian parte hartzen du

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina