From Cajal to modern super-resolution and fMRI techniques |
Badakigu ere, nerbio-sistema zentralaren benetako gaitasuna neurona askoren arteko koordinazioan datzala. Neuronak eskala desberdin askotan antolatuta daudela, mikrozirkuitu eta lotura txikietatik, burmuin sare erregionaletara. Maila ezberdin hauetan efektiboki elkar eragiteko, neuronek, nukleotidoak, zutabe kortikalak eta beste area batzuk konektatuta egon behar dutela.
Neuronen arteko konektibitateari buruzko ikasketak azkar hedatu dira azkeneko urteetan. Ikerketa talde handiek, indarrak batu dituzte azkenaldian, burmuineko konexioak esperimentalki nola ikertu eta prozesuan lortzen den informazio kantitate handia zein zentzu daukan jakitea baitira aurre egin behar ditugun erronkak.
Aurten, bai Europa eta bai Amerikako Estatu Batuetan, bi ikerketa proiektu erraldoi aurkeztu dira, biak ere gizakion burmuinaren ikerketa eta modelizazioaren ingurukoak. Azkar ere, ikerketa munduan aritzen diren argitalpen ezberdinek, ale ezberdinak argitaratuko dituzte Neurozientziaren oraina eta geroaren inguruan solasaldia zabaltzen laguntzekotan edo.
Rafael Yuste, EEBBetako Columbia Unibertsitatean aritzen den, neurozientzialari espainiarra, arestian Quantum13 zela eta, Donostin esan zuen bezala, "orain arte fotoiak ikustera dedikatu gara, eta etorkizuneko erronka nagusietako bat, tentsioa (voltioak) ikusten datza"
Bi proiektu handi hauek planteiatzen dituzten galdera potoloez aparte, badaude beraiekin erlazionatuta dauden beste galdera "ertain" batzuk.
Science aldizkariko azken alean, galdera hauen inguruan argi pixka bat ematen saiatzen dira ikerketa talde ezberdinetatik, halaber:
- Zelula bakunek haren arteko konektibitatea deskribatu, eta horretarako bide anatomikoen jatorri kuantitatiboak erabiliz. Deskribapen hau aipagarria da sare kortikalen eta haien antolakuntza hierarkikoen ulermenean (1);
- Burmuinaren egitura eta kognizioa, konektibitate neurrien bidez elkartzea. Sare teoriaren ikuspuntutik, burmuineko sare eta honen mekanismoek, egitura funtzioekin dauzkaten interkonexioak (2);
- Inbasio gabeko burmuin eskaner metodoei esker, eta batez ere, irudi erresonantzia magnetiko funtzionalari (fMRI) esker, teknologia honekin lortutako datuen analisietan lortutako emaitzen interpretazioa hobetu da eta hobetuko da, konputagailuen ahalmenak handitzean etengabe daudelako, eta adibidez, burmuin osoaren korrelazio matrizea ikertzea ahalbidetzen dute, pixel bakoitzaren denbora korrelazioa, eta korrelazio datu hauei patroi aniztun analisia aplikatzeko (3); eta azkenik,
- Gizakiok hizkuntzak eta musika erabili eta ulertzeko daukagun gaitasuna, area kortikal askoren arteko elkarlan zehatza behar duela badakigu, baino gainera honelako jardueretan burmuinak daukan malgutasuna ulertzeko, aurretiko faktoreekin erlazionatuta eo baldintzata egon daiteke ematen du. Artista beraz jaio edota sortzen denararen galderari, zientzian oinarritutako erantzun bat (4).
- Markov NT, Ercsey-Ravasz M, Van Essen DC, Knoblauch K,Toroczkai Z and Kennedy H. "Cortical High-Density Counterstream Architectures", Science, November 2013DOI: 10.1126/science.1238406
- Park HJ and Friston K. "Structural and Functional Brain Networks: From Connections to Cognition ", Science, November 2013 DOI: 10.1126/science.1238411
- Turk-Browne NB. "Functional Interactions as Big Data in the Human Brain", Science, November 2013 DOI: 10.1126/science.1238409
- Zatorre RJ "Predispositions and Plasticity in Music and Speech Learning: Neural Correlates and Implications ", Science, November 2013 DOI: 10.1126/science.1238414
. . . . .
Egilea: Achucarro Outreach Manager
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina