Hipokanpoan aurkitzen diren neuronengan, estresak eragiten dituen kalteak ikertzen zeudela, espero baino neurona gehiago ikusteaz harrituta, neurogenesiari buruzko lanak bilatzeari ekin eta Joseph Altmanen ikerketekin topo egin zuen. Honek, 1960 hamarkadan jada, gizaki helduon zerebroan, neurona berriak sortzen zirela ikusi zuen, baina garai hartan, eta 1990 hamarkada arte oraindik-orain, oso sendoa izan dugu Paško Rakićen dogma. Rakićen arabera neurogenesia, hau da, neurona berrien sorrera, enbrioiaren garapen prozesuan soilik gertatzen zen, baina ez organismo helduetan. Gould eta Altmanek berriz, ugaztunetan egindako lanei esker, neurogenesiari buruzko ikuspuntua aldaraztea lortu zuten, eta ikerketarako ate berriak ireki. Eta Altmani gainera, 2011 urtean Asturiasko Printze Saria eman zioten aurkikuntza hauengatik.
Aurrerapen hauei eta ondoren etorri diren beste askori esker, gaur egun badakigu ikasteko eta memorizatzeko gaitasuna ematen digun burmuineko atala hipokanpoa dela eta bertan, gure bizitza guztian zehar, neurona berriak sortzen direla etengabe, kopuru jakin eta txiki batetan noski. Prozesu honi neurogenesi deritzo eta neurona hauei “neurona jaioberri” izena ematen diegu.
Ez hori bakarrik, neurogenesia faktore desberdinek modula dezaketela ere badakigu. Esaterako kirola egiteak, modu osasuntsuan elikatzeak eta lan intelektuala burutzeak, besteak beste, gure burmuinean neurona gehiago sortzen laguntzen digula eta ez hori bakarrik, neurona jaioberri hauek hobeto funtzionatzen dutela, eta hipokanpoko zirkuitoetan hobeto integratzen direla.
Baina zein ote da neurona jaioberri hauen eginkizuna hipokanpoak burutzen dituen prozesuetan?
Ohitura osasuntsuek memoria eta ikasteko gaitasuna hobetzen laguntzen al digute?
Ohitura osasuntsuek memoria eta ikasteko gaitasuna hobetzen laguntzen al digute?
Oraingoz ez dakigu eta ikerketa desberdinak burutu beharko dira horri erantzuna emateko.
Bitartean, irudi honekin gera gaitezke (agian birika batzuk dirudite, baino ez): Neurona jaioberriak dira, sagu baten zerebroaren hipokanpoan. Bizipen berriak sortzen, seguraski…
Erreferentzia bibliografikoak
- Altman J & Das G. "Postnatal Neurogenesis in the Guinea-pig", Nature, 1967. doi:10.1038/2141098a0
- Gould E, Reeves AJ, Graziano MSA and Gross CG. “Neurogenesis in the Neocortex of Adult Primates”, Science 1999 DOI: 10.1126/science.286.5439.548
- Sun GJ, Sailor KA, Mahmood QA, Chavali N, Christian KM, et al. “Seamless reconstruction of intact adult-born neurons by serial end-block imaging reveals complex axonal guidance and development in the adult hippocampus” Journal of Neuroscience 2013. doi: 10.1523/JNEUROSCI.1374-13.2013
Egilea: Ane Wyssenbach
Achucarroko zentroko Neurobiologia Laborategiko doktoradutza ikaslea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina