2013/11/14

Memoriaren funtzionamendua

Haurtzaroko oroitzapenak askotan kolore gabeko argazki bat bezala etor daitezke burura, orain dela gutxiko oroitzapenak, ordea, bizi-biziko balira bezala gogoratzen ditugu. Denborarekin, oroimenak bizitasuna galtzeaz gain, distortsionatu egin daitezke, benetako bizipenak fikziozko iragan batekin nahastatuz.
Oroitzapenak batzutan argazki/irudi sortak bezala irudikatzen ditugu

Zergatik desagertzen zaizkigu oroitzapen batzuk? eta zergatik beste batzuk urteak joan hala fresku mantentzen dira? eta beste batzuk asmatutakoak edo fikzioarekin nahasten ditugu?

Oroimenak gorde edo aldatzeko, gizakion burmuinaren funtzionamenduaren gakoetako bat da, gainontzeko bizidunetan memoriaren mekanismoak sinpleagoak direla frogatu bai da. Momentu bakoitzean garen pertsonak, ez dago soilik bakoitzaren istorio pertsonalekin eraikita, baizik eta buruak iraganera egiten dituen bisitekin ere. Adibidez, agian noizbat gertatuko zitzaizun, herenegun entzundako txiste batekin berriro barre egitea, edota aspaldiko lagun baten kutsua edota nerabezaroko oroimenak oraingoko bizipenak balira bezala sentitzea. Bestalde, aitzineko atalak galtzen ditugunean, identitatearen zatiak galtzen ditugula uste dugu.

Baina nora doaz mota honetako oroitzapenak? Urteetan zehar ikerketa sakonak egin dira, baino neurozientzialariek oraindik ez oraindik banatuta gaude erantzun bateratu baten inguruan.

Burmuinak memoriaren prozesamendua nola egiten duen jakiteko, arrastorik baliogarrienak, oroitu ezin dezaketen pazienteetan aurkitzen dugu. Jakin badakigu, burmuinaren alde konkretu batetan kalteak jasotzeak, memoria galera bat ekar dezakela, eta ikertzaileok seguru egon gaitezke, froga esperimentalak eginez, alde horiek, oroimenen bilketan daukaten eragina. Esate baterako, fidagarritasunez frogatu izan dugu hipokanpoan jasotako kalteak, memoria berriak sortzeko ezintasuna dakarrela.

Baina oraindik galdera garrantzitsu bati ezin izan diogu erantzun egoki bat topatu: zer gertatzen zaio oroimen bati behin eginda dagonean? Honi erantzuna emateko zientzialariok burmuinean jasotako kalteak baino lehenago sortutako oroimenak ikertu ditugu, baino jasotako emaitzekin, talde ezberdinek, ondorio ezberdinak atera dituzte, eta oraindik neurozientzialarien esparruan ez dago erabateko adostasunik.

Hauen inguruan, Squire eta Alvarez, California Unibertsitateko San Diegoko kanpuseko ikerlari bik, 1995 urtean teoria bat zabaldu zuten: hipokanpoa, oroitzapen egin-berrientzat soilik kudeatzen dituela eta ez antzinakoetan.

Honek nolabaiteko logika badauka, izan ere jakina da denbora joan hala, hipokanpoak, burmuinaren azalari (kortex deritzonari) oroitzapenak nola irudikatu behar dituen irakasten diola. Memoria zahartzen doan heinean, hipokanpoak oroitzapenak kanporatzen ditu, kortexean bizi daitezen. Beraz, hipokanpoa galtzen bada, haurtzaroko oporraldiak, edota ama edo amamak prestatzen zituen gozamen-gastronomikoak, oraindik gogoratu ditzazkegu, baina ez aurreko asteko bazkari hura, adibidez.

Hau da ikertzaileek hainbat aldiz ikusi duten patroia, baita esparru honetan amnesia zuen eta ospetsu bilakatu zen paziente bat. Alegia, ebakuntza baten ostean hipokanpoaren zati bat galdu duten pertsonek, ebakuntzaren ondoren ezin dute oroitzapen berriak sortu edo epe laburrekoak gogoratu, baina bai epe luzeko oroimenak. Baino, hona hemen gakoa: hipokanpoan kaltea jaso duten beste zenbait pertsonek ordea, memoria defizitak dituztela haien bizitza osoko oroitzapenetan zehar.

Eta ondorioz, beste kolega batzuk, kasu honetan Arizona Unibertsitateko Nadel eta Moscovitch-ek, desadostasun hauek azaltzeko beste teoria bat plazaratu zuten 1997 urtean. Hipokanpoak mota bateko memoriak gordetzen dituela bakarrik, episodikoak eta kortexak beste mota batekoak semantikoak.
Memoria episodikoan, normalean, gure iraganeko xehetasun ugaridun oroitzapenak sartzen dira; eta semantikoan ordea, inpertsonalak eta objetiboak. Eredu honen arabera, oroitzapen bat zahartzen doan heinean, bai hipokanpoan eta bai kortexean bikoiztu (edo hirukoiztu, edo laukoiztu...) egiten da. Kopia hauek oroimen semantiko berri bat sortzen dute, soilik garrantzizko epaitzen ditugun elementuak gordez, eta ez xehetasun episodiko guzti-guztiak.

Gainera badakigu kontu hauek pertsonaren adinarekin ez dutela zerikusi zuzena, baino bai hauek kaltetuta daukaten memoria motaren arabera. Hipokanpoa eduki ezean, pazienteek ezin dute gogoratu haurtzartoan amamak prestatzen zituen pastel eder horiek (memoria episodikoa), baino bai pastelak jaten zituztela (memoria semantikoa).

Eta oraindik orain, ikertzen jarraitzen dugu.

Erreferentzia bibliografikoa
  • Squire LR and, Alvarez P. "Retrograde amnesia and memory consolidation: a neurobiological perspective", 1995 doi: 10.1016/0959-4388(95)80023-9
  • Nadel L and Moscovitch M. "Memory consolidation, retrograde amnesia and the hippocampal complex", 1997 doi: 10.1016/s0959-4388(97)80010-4

 

Sarrera honek #KulturaZientifikoa 1. Jaialdian parte hartzen du

. . . . .
Egilea: Achucarro Outreach Manager

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina