2013/11/18

Gizon, emakumeok, zuekin, zuen zerebroa!

Sarrera honetan aurkezten dugun hitzaldi hau agian ikusita daukazu.

Jill (Bolte) Taylor, neurozientzialari amerikarra, TED hitzaldi sailen barruan, 2009 urtean jada emandakoa da. Bertan, hitzaldi on bat egiteko, beharrezkoak, edo behintzat desiragarriak diren hainbat gauza ematen dira.



Batetik, profil profesional ona duen pertsona bat da, ingurugiro (toki ederra, eta entzuteko grinaz dagoen entzuleri bat) egoki batetan. Iraupen egoki bat, kasu honetan, 18 minutu eskas. Eta nola ez, entzuleria harrituta uzten duen… sorpresa batekin. Ikusi ez baduzu, ez dugu esango, eta ikus ezazu.
Eta guzti horiez gain, gairen inguruko, eta ikerketa esparruko istorio pertsonal bat. Berak ere buruko isuri bat jasan zuen, eta zorionez, onik irten esperientzia horretatik.

Jillek eskizofreniaren inguruko ikerketak garatzen ditu. Ikerketa munduan askotan gertatzen den bezala, motibazioa hurbiletik datorkio, neba bat gaixotasun hori dauka.

Kontu guzti hauek kontutan hartuta, TEDek leloak dioen moduan, plazaratzea eta konpartitzea merezi duen ikasgai bat daukazue hemen.

. . . . .
Egilea: Achucarro Outreach Manager

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina