2017/10/01

5. Laia Acarin Sariaren irabazle... Ane Wyssenbach

Benetan pozik gaude gure lagun eta lankide izandako Ane Wyssenbachek, Laia Acarin Sariaren 5. edizioaren irabazlea izan delako.

Anek hainbat artikulu eta sarrera idatzi zituen blog honentzako, eta benetako esker ona daukagu berarentzat. Beraz, ondo merezitutako saria.

2017/06/24

Autofagia

Gaur egun herrialde garatuetan osasun publikoak dituen erronken artean, adinarekin edo zaharkitze prozesuarekin zerikusia duten gaixotasunei aurre egiteak lehentasuna dauka. Hori dela eta, 65 urtetik aurrera eztanda egiten duten gaixotasunen prebentzioan edo aurre-diagnostikoan aurrerapenak egitea ezinbestekoa da. Zentzu honetan, osasun zientzien ikerketan inbertitzen den diru publikoaren zati handi bat helburu hau betetzera zuzentzen da.

(Yoshinori Ohsumi ikertzaileak 2016. urtean Nobel saria jaso zuen, autofagiaren inguruan egindako ekarpenengatik)

2017/05/30

Neuroblastoma

Minbizi tumore arraroa da neuroblastoma; normalean, ume eta haurtxoetan agertzen dena. Nerbio ehunetik eratzen da, nerbio sistema sinpatikoa osatzen duten ehunetatik, hain zuzen. Gorputzeko zona askotan gara daiteke, organo eta sistema gehienetara heltzen baita sistema parasinpatikoa.

 (Neuroblastoma bat mikroskopiotik ikusita)