2017/06/24

Autofagia

Gaur egun herrialde garatuetan osasun publikoak dituen erronken artean, adinarekin edo zaharkitze prozesuarekin zerikusia duten gaixotasunei aurre egiteak lehentasuna dauka. Hori dela eta, 65 urtetik aurrera eztanda egiten duten gaixotasunen prebentzioan edo aurre-diagnostikoan aurrerapenak egitea ezinbestekoa da. Zentzu honetan, osasun zientzien ikerketan inbertitzen den diru publikoaren zati handi bat helburu hau betetzera zuzentzen da.

(Yoshinori Ohsumi ikertzaileak 2016. urtean Nobel saria jaso zuen, autofagiaren inguruan egindako ekarpenengatik)