2013/11/28

Argi xiringagarriak zerebroa ikertzeko

Askotan irudikatzen ditugu ideiak buru gainean agertzen diren bonbilla edota argiak bezala. Ideiek batzuetan horrelako sentsazioak sortzen bai dituzte. Eta agian horregatik izango da, ikertzaile talde batek, zerebro barruan argia sartzea pentsatu dutela, bertan gertatzen diren prozesuak ikustekotan edo.

John Rogers (Illinoiseko Unibertsitatea) ikertzailearen irudia

2013/11/23

Memoriaren itxura

Antzinatik zetorren pentsamendu korrontea bati jarraituz, denbora luzean indarrean egon den hipotesi bat da gizakiok, nerbio-zelula - neurona eta glia-zelulak alegia - kopuru finko batekin jaiotzen garela eta hauek kaltetuz gero, infartu zerebrala edota trauma baten ondorioz esaterako, ez zegoela berreskuratzerik. Pentsaera hau ez zen aldatu XX. mende bukaera arte. EEBBtako Princeton Unibertsitateko Elizabeth Gould neurozientzialarak ugaztunen neurogenesiaren inguruko ikerketa lan original bat, 1999 urtean aurkeztu zuen arte.


2013/11/18

Gizon, emakumeok, zuekin, zuen zerebroa!

Sarrera honetan aurkezten dugun hitzaldi hau agian ikusita daukazu.

Jill (Bolte) Taylor, neurozientzialari amerikarra, TED hitzaldi sailen barruan, 2009 urtean jada emandakoa da. Bertan, hitzaldi on bat egiteko, beharrezkoak, edo behintzat desiragarriak diren hainbat gauza ematen dira.


2013/11/14

Memoriaren funtzionamendua

Haurtzaroko oroitzapenak askotan kolore gabeko argazki bat bezala etor daitezke burura, orain dela gutxiko oroitzapenak, ordea, bizi-biziko balira bezala gogoratzen ditugu. Denborarekin, oroimenak bizitasuna galtzeaz gain, distortsionatu egin daitezke, benetako bizipenak fikziozko iragan batekin nahastatuz.
Oroitzapenak batzutan argazki/irudi sortak bezala irudikatzen ditugu

2013/11/10

Neurozientziaren oraina eta geroa

Giza burmuinean 86 bilioi neurona inguru daudela jakin badakigu gaur egun, eta pozez esan dezakegu, azken hamarkadetan egundoko aurrerapausoak eman direla hauen ekarpen eta funtzio ezberdinak ulertzeko bai maila molekular, genetiko zein egituran ere, besteak beste Santiago Ramón y Cajalek hasitako eskola eta pentsamolde korronteaz geroztik. Eta hala eta guztiz ere, harek ezarritako baieztapen batzuk, kolokan jarri ditugu, azken urteetako teknologia ezberdinen aurrerapenari esker.

From Cajal to modern super-resolution and fMRI techniques

2013/11/03

Ataxia-telangiektasiak neuro-endekapen gaixotasunak tratatzeko arrastoak eduki ditzake

Karl Herrup, Ronald Hart eta Jiali Li, Rutgers Unibertsitateko zientzialari talde batek haurrak nerabezaroan ibil ezinik usten dituen haurtzaroko gaixotasun arraro bati buruzko ikasketa aurrera eraman dute. Ikasketaren garapenean zehar Alzheimer eta Parkinson gaixotasunak hobeto ulertzeko zenbait arrasto aurkitu dituztela uste dute.

Ataxia-telangiektasiaren arrastoak burmuineko materia zurian