2016/11/10

Kannabinoideek memoria galarazten dute, neuronen energia murriztuz

Aspaldidanik jakina zen kalamuaren estraktuak, kannabinoide sintetikoak eta garunak berak sortutakoak bezala, neuronen nerbio terminaletan dauden 1 motako kannabinoideen (CB1) errezeptoreei lotzen zaizkiela eta mezulari kimikoak (neurotransmisoreak) askatzea inhibitzen dutela nerbio zelulak elkarrekin komunikatzen diren guneetan.


2016/07/28

Narkolepsia (eta II)

Narkolepsia gaixotasun neurologiko kronikoa da eta hau pairatzen dutenek egunean zehar jasan ezinezko logura izaten dute eta batzuetan muskuluen tonua galtzen dute lurrera eroriz (kataplexia legez ezagutzen dena). Kasu gutxi batzuetan lo hartzerakoan mugitzeko gaitasuna galtzen dute (lotako paralisia) eta amets-antzeko haluzinazioak ere izaten dituzte.


2016/07/26

Narkolepsia (I)

Lo egitea funtsezko premia da gizakiontzat. Esan beharrik ez dago lorik egin gabe bizitzea ez dela posible eta lorik ez egiteak eguneroko funtzionamendua kaskartzen duela, batzuetan konplikazio neurologiko eta psikiatrikoak ere azaleratuz. Hortaz, lo- eta esna-aldien zikloa oso fin kontrolatuta dago. Eta nork dauka erregulazio honen giltza? Nola ez, gaurkoan ere garuna izango dugu protagonista.

 

2016/04/20

Drogo-menpekotasuna: bizioa ala gaixotasuna? (eta II)

Artikulu honen aurreko atala, honako galderarekin bukatzen genuen: zer eragin dute drogek garunean eta nola sortzen da drogo-menpekotasuna?
 

2016/04/18

Drogo-menpekotasuna: bizioa ala gaixotasuna? (I)

Nahiz eta jende gehienak legezko edo legez-kanpoko drogaren bat probatu duen bizitzan zehar, horietariko gutxi dira drogo-menpekotasuna garatzen dutenak. Izan ere, estimazio zientifikoen arabera, drogo-menpekotasuna sortzeko potentziala %9tik %31 artekoa da droga motaren arabera.

2016/04/15

Euskal neurozientzialari bat Budapesten

Zientziak etengabeko mugimenduan dabil, gizakion ezagutzaren zabaltzea (batez ere, baino ez soilik) helburu duelarik. Baina zientzia ez da mugitzen den bakarra: zientzialariak ere beti lekuz aldatzen gabiltza. Batzuetan, laborategiko mahaitik, artikuluak idazteko ordenagailura; bestetan, hitzaldi edo kongresuetara; eta bestetan, atzerrira goaz denboraldi baterako.


2016/02/17

Argiaren bidaia garuneraino

Gizakiok dugun zentzumen nagusia ikusmena da. Begietatik etengabe jasotzen dugu informazioa eta honek mundua ezagutzen laguntzen digu. Ohikoa da ikusmen arazoak izatea eta honek pertsonen bizi kalitatea asko lermatzen du, ikusmenaren bidez jasotzen baitugu kanpoko informazio gehiena. Informazio hori begietatik sartu bezain pronto ikusi egiten dugu, hau da, informazio hori ziztu bizian bidaiatzen du. Baina kontuz, horrek ez du esan nahi prozesu xumea denik.