Hori dela eta, drogak kontsumitzeko 3 patroi ezagutzen dira:
- Noizbehinkako kontsumo kontrolatua edo soziala
- Kontsumo neurrigabe eta kaltegarria
- Drogo-menpekotasuna
Laburbilduz, drogen menpe dauden gaixoek badituzte oinarrizko bereizgarri batzuk. Adibidez, drogen aurrean kontrola galtzen dute kontsumoa konpulsiboa bilakatuz. Horrez gain, abstinentzia sintoma emozionalak eta batzuetan fisikoak izaten dituzte drogen kontsumoa ekiditean, eta drogen kontsumora berrerortzeko erraztasuna nabaria da nahiz eta abstinentzia denboraldi luzeak igaro.
Zeintzuk faktorek parte hartzen dute drogo-menpekotasunaren garapenean?
Beste garuneko gaixotasun konplexuen antzera, ingurumenarekin eta genetikarekin zerikusia duten hainbat faktoreren elkarreragiteak baldintzatzen du drogo-menpekotasuna.
Hauek dira faktore garrantzitsuenak:
- Beste gaixotasun psikologiko edo psikiatriko batzuk edukitea
- Pertsonalitate ezaugarriak
- Drogen metabolismoarekin zerikusia duten faktore genetikoak
- Drogak kontsumitzen hasteko adina
- Egoera eta baldintzak sozio-ekonomikoak
- Estresa
- Bizi kondizio gogorrak
Horri buruz, artikulu honen bigarren partean arituko gara. Eta lasai, jakinmina droga antzeko bat da, baino lasai, ez dakar osasunerako eragin txar edota oso gogorrik. ;-)
. . . . .
Egilea: Ainhoa Plaza-Zabala
Juan de la Cierva ikertzailea, Achucarro Basque Center for Neuroscience
Artikulu eta blog hauek, #KulturaZientifikoa eta #dazientziat ekimenak bultzatzen lagundu nahi dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina