2014/04/07

Zertarako burmuineko neurona guztien mapa bat egin?

Neurozientzien esparruan gaur egun ditugun erronkak eta bideak jada komentatu ditugu hemen (Neurozientziaren oraina eta geroa; Neurozientzia globala), baino oraingoan, berriro ere ekarri nahi ditugu, azken egunetan jada aurkikuntza nabarmenak aurkeztu bai dira.

Dakigunez, Europan “Human Brain Project” (Gizakion Zerebro Proiektua, edota HBP bere ingelesezko akronimoari jarraituz) ekimena habian da eta EEBBetan bere aldetik BRAIN (“Brain Research Through Advancing Innovative Neurotechnologies”; Zerebroaren Ikerketa, Neuroteknologia berritzaile eta aurreratuen bitartez) deritzon ekimena. Bi proiektuak hurrengo hamarkadan zehar garatuko dira, eta burmuinaren inguruan gizakiok daukagun jakintza zabaltzea dute helburu. Zentzu horretan, helburu bat baino, bitarteko geldialdi bat besterik ez dira izango.

Apirilak 3an (2014) Nature aldizkarian ikerkuntza arlo hauen inguruko bi artikulu jada agertu dira. Batetan, saguen zerebroaren zelulen arteko konexioen xehetasun handiko irudi bat egin dutela adieraziz, eta bestean, gizakion umeki zerebroetan zein gene aktibatzen diren argituz. Izugarrizko aurrera pausoa suposatu dute bi lan hauek (arestian ere inflazio kosmikoaren floga bezala). Artikuluaren hasieran dagoen argazkian, sagu eta gizakion zerebroaren arteko tamaina alderatzen dira. Kasu honetan tamaina eta konplexutasuna bat doaz, aritmetikoa baino, esponentziala den erlazio batetan.

Badakigu, hemen jada aipatu dugulako, gizakion zerebroak 85.000.000.000 neurona inguru dituela (batzuetan 100 mila milioietara borobiltzen da zifra hori), ba neurona kopuru horrek 100.000.000.000 konexioz lotuta daude. Neurona guztiek ez dute funtzio berdina, eta konexioek ere, ez dute. Proportzio hauekin soilik, arazo zaila iruditzen bada, pentsa neuronen populazioa eta beraz euren arteko konexioak aldatuz doazela. Bizitzan zehar neurona batzuk hil, beste batzuk jaio eta garatu… momentu oro konexio berriak sortu. Zerebroaren mapa bat egitea, beraz, ez da argazki bat ateratzea, filma oso bat grabatzea baino.

Eskerrean, saguaren zerebroko konexioen irudia, eskuman, gizakion umeki zerebroaren irudikapena, biak ere 2014ko apirilean Nature aldizkarian argitaratutako lanen fuitua.


Dena den, organismo sinpleagoekin hastea lanean aurrera pausoak ematea ahalbideratzen du. Askotan, bidean aurrera egiteko tresnak ere ez dauzkagulako, eta bidea egin ahala asmatu eta sortu behar ditugulako. Oraintsu arte Caenorhabditis elegans izeneko nematodo (zizare ttipi mota bat) baten zerebroko mapa geneukan. Animalia honek 302 neurona ditu (kopuru horrekin, errazago zenbatu kopuru zehatza), horrek esan nahi du gizakiarekin alderatuta %0,0000004 neurona kopurua duela. Saguaren zerebroaren mapa honekin, Allen Institutuak bere “Allen Mouse Brain Connectivity Atlas”a osatzen du, eta mundu osoko ikertzaileentzat baliabide oso garrantzitsu bat eman.

Inflazio kosmikoaren kasuan gertatzen zen bezala, pauso txikiak bere handitasunean, baino aurrera pausoak azken finean. Jarrai dezagun bidea beraz.
. . . . .
Egilea: Achucarro Outreach Manager

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina