2014/03/12

Zerebroaren Kontzientziazio Astea 2014

Estatu Batuetan oinarria duen Dana Fundazioak, urtero-urtero zerebroaren inguruko ikerketak eta ezagutzaren zabaltzea duten garrantzia eta onurak azpimarratzeko gizarte kontzientziazio kanpainak antolatzen ditu.



Charles A. Dana (1881-1975), Dana Fundazioari izena ematen dion gizona, amerikar negozio gizon,politiko eta filantropo bat izan zen. Abokatua formazioz, horretan aritu zen bere karreraren hasieran, gero politikara salto eman, eta ondoren Dana Corporation enpresa sortu eta autogintzarako osagaien fabrikazioarekin dirutza egin zuen.

1950 urtean Dana Fundazioa sortu zuen, hasieran goi-mailako hezkuntza bultzatzeko eta gero, gaur egun duen helburu nagusira zuzenduz, zerebroa eta gizakion osasunaren inguruko ikerketa.

2014 urtean, Martxoaren 10etik 16ra Dana Fundazioak koordinatu eta bultzatzen duen Zerebroaren Kontzientziazio Astea ospatzen dugu. Horretarako mundu osoan hainbat ekimen garatzen dira neurozientzian eta neurologian aritzen garen/direnon lana plazaratzeko eta horrekin gizartea sentsibilizatzea helburu.

Datu eta estatistiken arabera, Europa osoan (gutxienez) lau pertsonetatik bat, bere bizitzan zehar zerebroarekin erlazionatutako gaixotasun bat jasango du. Mehatxuak asko dira, bai jaiotzatik jada markatuta datozkigunak edo inguruneko faktoreengatik garatzeko aukera gehiago izango ditugunak. Batzuek ume edo gaztarotik “lagun” ditugu, eta beste batzuek zahartzaroan ezagutuko ditugu. Tamalez, gehienentzako oraindik ez daukagu sendagairik, baino egunero horretan dihardugu.

Zorionak eta animo neurozientzian aritzen den komunitate globalari.
. . . . .
Egilea: Carlos Matute
Achucarro zentroko Zientzia Zuzendaria eta UPV/EHUko Neurozientzien Saileko Katedraduna

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina