2014/03/05

Auguste Deter

Entzun duzu inoiz izen hau?
Auguste Deter emakume alemaniar bat izan zen, ikusten duzun bezala XIX eta XX mendeen artean 57 urte bizi zena. Bere bizitzaren parte gehiena, oso arrunta izan zen.


Deter (ez dakigu bere ezkongabe abizena) andrea 1849 urteko maiatzak 16an jaio zen eta 31 urte zituelarik, 1880 urtean (berriro ere Nicolás Achucarro jaio zen urtean) Karl Deter, Alemaniako trenbidetako langile batekin ezkondu zen.

Handik eta hamar urtetara, alaba bat izan ondoren eta 41 urterekin, osasun arazoak izaten hasi zen: lo egiteko arazoak izaten hasi zen, batzutan gau erdian garrasika esnatzen zen, memoria galerak, ilusioak eta batzuetan ere, egoera begetatiboak.

Esan dugun bezala, alaba batekin, eta emaztearen egoera gero eta txarragora joaten zela ikusita, gaixotasunarekin 10 urte baino gehiago bizi ondoren, 1901 urteko arazoaren 25ean, Deter jauna Auguste, Frankfurteko ospitale batera eraman zuen (imajinatzen dugu, bitartean mediku orokor nahikotxok bere egoera aztertuko zutela). Ospitale hori, buru-gaixoentzako aterpea zen, eta bertan Alois Alzheimer izeneko mediku bat ziharduen.

Alzheimerrek zenbait froga egin zizkion Deter andreari, ohi zen bezala:
  • Zein da zure izena?
  • Auguste
  • Zein da zure abizena?
  • Auguste 
  • Zein da zure senarraren izena?
  • (Pentsatseari ekin zion istant batez) Auguste… uste dut.
Bere izena idazteko eskatu zion, eta saiatu zen, baino ezin zuen, eta “galduta nago” esaten hasi zen. Beranduago, gela isolatu batetan utzi zuten. Garrasika atera zuten handik “Ez naiz moztu! Ez naiz moztuko!” esanez. Hurrengo aste, hilabere, urteetan, bere gaixotasuna txarrera joan zen.

1903 urtean Alzheimerrek Frankfurt utzi zuen, bere irakasle eta jagole zen Emil Kraepelin psikiatra handiari Munichera jarraituz, baino ez zuen Deter andrearen kasua ahaztu. 1906 urtean, ekanairen 8an, Auguste Deter hil zenean, Alzheimerrek bere zerebroa aztertzeko baimena eskatu eta eman (bidali) zioten.

Naiz eta sintoma asko ordurarte dementzia (edota zahartzaroko-dementzia) bezala ezagutzen zenarenak izan, Deter andrearen gaixotasunaean, sintoma hauek oso azkar garatu ziren.

250 lagin prestatu zituzten Alzheimerren laborategian Deter andrearen zerebroarekin, froga histologiko (labur esateko zuntz organikoen ikerketa) ezberdinak egiteko.

Handik eta 1915 urtera Alzheimer bera ere hil (bihotzekoak jota) zen arte, buru berrari ibili zen zerebro eta ikerketa horien ondorioak ikertzen. 1909 eta 1910 urteetan, Nicolás Achúcarro bere laborategian lanean eta ikasten ibili zen, eta seguraski Deter andrearen zerebroko laginak ikusteko aukera izango zuen.


Goian, ezkerretik eskumara: Fritz Lotmar, Ezezaguna, Stefan Rosental, Allers (?),Ezezaguna, Alois Alzheimer, Nicolás Achúcarro, Friedrich Heinrich Lewy. Behean, ezkerretik eskumara: Adele Grombach, Ugo Cerletti, Ezezaguna, Francesco Bonfiglio, Gaetano Perusini.

Auguste Deter, gaur egun Alzheimeren Gaixotasuna diagnostikatu zioten lehen pertsona izan zen, beraz. Gaixotasunaren izena, lehen aipatutako Alzheimerren jagole zen Kraepelinek eman zion 1910 urtean, gaixotasunaren xehetasun kliniko eta histopatologiko guztiak eman zituen konferentzia batetan.

Tamalez, Auguste Deter baino lehen ziur beste hainbat kasu egon zirela. Gaur egun estimatzen da 30 eta 60 milioi pertsonek jasan dezaketela gaixotasuna, eta 2050 urterako, gizartearen zahartzearekin, kopuru hau hirukoiztu daitekeela.

Artikulu hau idazten dugun momentuan, Zaragozan garatu duten gaixotasunaren kontrako txerto bat gizakietan frogatzen hasi dira, ea ba…

. . . . .
Egilea: Achucarro Outreach Manager

 

Sarrera honek #KulturaZientifikoa 1. Jaialdian parte hartzen du

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina