2014/02/26

Burua astun nabaritzen dut. Gehiegi pentsatzen ari zara akaso?

Gaur egungo irudi teknika berriak erabiliz frogatu da zerebroa astunago dagoela bideo bat ikusten gaudela, musika entzuten (honi buruz ere beste zeozer komentatu genuen ere) gaudenean baino.



1880. urtea, Nicolás Achúcarro jaio zen urtea, oso bizia izan zen neurozientzia arloan. Arestian aipatutako Pierre Paul Broca buru-belarri zebilen buru-hezurrak neurtzen, frantziarrak beste herrialde batzuetako biztanleak baino azkarragoak edo ergelagoak ziren ikusteko, zerebroaren tamainan fijatuta, eta Italian, Angelo Mosso izeneko beste neurozientzialari bat, zerebroaren pisua aztertzen ibili zen. Eta horretarako, izugarrizko tramankulua asmatu zuen, gorputz-osoko balantza berezi bat.

Urte askotan artxibatuta eta ukitu gabe egon diren ikerketa hauek, argitara eman dira, eta gaur egungo teknologiekin errepikatzen saiatu.

Printzipioa honako hau da: gorputz bat orekan jarriz gero, odolaren zirkulazioarekin (batez ere, badaude beste fluido batzuk, baino momentu bakoitzean mugikortasun gutxiago daukatenak) oreka hori alda daiteke.

Gaur egun, Readingeko Unibertsitateko David Field eta Laura Inman ikertzaileek honetan ibili dira. Diotenez, zerebro-irudi tekniken inguruko kurtso bat ematen zeudela, Mossoren ideia bir-forgatzea otu zitzaien. Ikertzaile hauen tramankulua ez da makurtzen, teknologia aurreratuagoak erabiltzen dituzte: indarrak neurtzen dituen balantza oso sentikor bat jartzen dute buruen azpian.

Idei sinplea ezta. Beno, ba ideia asko landu behar izan dute. Batetik, balantzaren sentikortasuna dela eta, arnasa eta bihotz-taupadak sortzen dituzten seinaleak isiltzen aritu dira. Bestetik, odol kantitatearen fluxu aldaketak txikiak dira, eta gainera, musika antzeman eta prozesatzen duen zerebroaren partea, txikia denez ere, bideoaren bistaratzea ere erantsi behar izan zaio, esperimentuak bere fruituak emateko.

Eredua 14 pertsonekin frogatu omen dute. Bolondres horiei musika eta bideo koloretsu bat jarri dizkiete, burua balantza gainean zuten bitartean.

Bi segundotako audio edota audio eta bideo keinu baten ondoren, balantzak odola zerebrotik ateratzen dela dio, indar galera bat ematen da. Odol bolumenean ematen den beherakada azkarra fMRI (Erresonantzia Magnetiko bidezko Irudi funtzionala) teknologia erabiliz ere ikusi daiteke. Honek, zerebroa lanerako prestatzen dagoela adieraz zezaken, zain jugularraren bidez odol “zikina” ateratzen. Izan ere, segundo batzuk geroago, odol “garbi” jario indartsu bat antzeman dute balantzak erakusten duen indarra neurtzen.


Dena den, lehen esan bezala, balantza benetan sentikorrak erabili behar dira, indar hauen aldaketak oso txikiak bai dira, 0,005 newtonekoak. Eta aipatu dugun moduan, zerebroak erabili behar estimuluaren aurrean martxan jarri behar duen zentzumenekin erlazionatuta dago, ez da beraz ahalegin berdina behar musika soilik entzuteko (zentzu bakarra, gutxienez) edo bideo bat ikus-entzuteko (zentzu bi, gutxienez). Honela, matematika ariketen orri bat irakurtzen dugunean, zerebroa astunago dago egunkariko orri bat irakurtzen dugunean baino. Emozioek ere, efektu hori dute.

Esperimentua zehaztasun osoz egiteko, odola zerebroko zein partera joaten den ikustea/neurtzea lortu beharko genuke, eta horrez gain, odol bultzada gorputzaren zein partetik datorren, eta hori ia ezinezkoa dirudi.

Beraz, balantza ez du fMRI ordezkatuko, baino ekipoak hobetuz gero, zerebroaren ikerketan aurrerapen berriak egiteko baliogarria izan daitekeela argi dago.

Erreferentzia bibliografikoak:
  • D.T. Field and L.A. Inman. Weighing brain activity with the balance: acontemporary replication of Angelo Mosso’s historical experiment. Brain. doi:10.1093/brain/awt352.
  • S. Sandrone et al. Weighing brain activity with the balance: Angelo Mosso’s original manuscripts come to light. Brain. doi: 10.1093/brain/awt091.

. . . . .
Egilea: Achucarro Outreach Manager

 

Sarrera honek #KulturaZientifikoa 1. Jaialdian parte hartzen du

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina