2014/04/30

Mikroglia

Mikro zer? Mikro gulak? Mikro gildak? Euskaldunak beti jakiekin pentsatzen… Ba ez, mikro-glia gaurkoan.

 
Jada hemen komentatu dugu burmuinean, neuronez aparte, beste zenbait zelula mota ezberdin daudela. Beste zelula mota guzti horiei oro har, glia edota neuroglia deritzegu, baino sailkapen horren barruan, eta nerbio-sistema zentralean soilik oligodendrozitoak, astrozitoak, zelula ependimarioak eta mikroglia sartzen dira.

Jakin badakigu zelulen tamaina ttiki-ttikia dela, ba imajinatu orduan , “mikro” aurrizkia duen zelula baten tamaina zein izan daiteken…

Izen hau, Santiago Ramón y Cajalen ikasle eta ondoren neurozientziaren handi batek eman zien, Pío del Río Hortega (Nicolás Achúcarroren lankidea ere beraz) izenekoa, 1920 urte inguruan, batzutan Hortegaren zelulak deitzen zaie ere, bere omenezko eponimo bezala.

Mikroglia zelula txiki horiek glia zelulen %10 edo %15 osatzen dute, eta beren helburu nagusia, gaur egun dakigunez, nerbio-sistema zentralaren garbitzaileak dira, hau da, fagozitosiaren bitartez, hildako edo baliogabeko substantziak deusezten laguntzen dute.

Eta funtzio nagusi (garbitzaileak, esan bezala izateaz aparte) horretaz gain, gaur egun ere badakigu hainbat bat ezberdinetan laguntzen dutela, funtzio eta mota (aktiboa, egonean, atsedenean, zatituta, kaltegarri edota babesgarri) ezberdinekoak daudelako, edota momentu bakoitzean egoera jakin batetan egoten direlako … hala nola, nerbio-sistemako soldadu eta poliziak dira, baita kamaleoi eta armiarmak, burmuineko gintzazain antzekoak ere badira, eta lorazainak, eta elektrikariak ere izan daitezke. Zenbat lan horren zelula txikientzat, ezta?

Burmuinaren garapen aroan ere oso lan garrantzitsu bat betetzen dute. Garapenean dagoen burmuinean neuronen arteko sinapsiak, loturak, egin eta desegiten dira, ikerketa prozesuaren parte bezala. Mikroglia, baliorik gabe sinapsien desegiteaz arduratzen da, bizitzaren parte honetan.

Txiki baino oso garrantzitsu beraz. Oraintsu arte pentsatu izan dugu mikroglia egonean dagoen zelula mota bat dela, baino orain badakigu dexente mugitzen direla ere lan aktibo horiek egiteko, horrela izan behar gainera.

Borondatetsuak dira oso, baino arazo handiren bat badator, adibidez gaixotasun prionikoetan, ezin bere lana behar den abiaduran egin, eta lagundu baino, egoera okertzen dute, prioien zabalkuntza ahalbideratuz.

Oraindik orain, ikerketa asko egin behar dugu mikrogliaren funtzio eta portaera ezberdinen inguruan, urteetan zehar pentsatu baino garrantzi handiagoak bai dira, tamaina ere, honetan eragina izan duela argi dago.

. . . . .
Egilea: Achucarro Outreach Manager


Sarrera honek #KulturaZientifikoa 2. Jaialdian parte hartzen du

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina