Formalinarekin babestutako zerebroa eta zerebro xerra bat |
Kasu honetan, zerebroaren inguruko ezaugarri bat azaltzeko primeran datorkigun bideo harrigarri bat daukazue YouTuben “The unfixed brain” izenburua daramana.
Bertan, EEBBetako Utah Unibertsitateko Suzanne Stensaas ikertzaileak bere (eta behin Interneten eskegiaz, mundu osorako eskuragarri) ikasleei zerebroaren biguntasuna erakutsi eta irakasteko, egin berriko autopsia batetik ateratako giza-zerebro bat esku artean erabiltzen du.
Stensaas irakaslearen taldeak egiten dituen ikerketentzako, behin autopsiatik atera ondoren, formalina edota formaldehido soluzio batetan sartzen dituzte, berauek babesteko,eta esan bezala, beren ikerketetan erabiltzeko. Prozedura hori burutu ondoren, zerebroaren testura guztiz aldatzen da, bideoan nabaria den xamurtasun horretatik, goma ukitu bat izatera.
Zerebroa, bere egoera arruntean hain bigun eta xamurra da, non indar oso gutxi aplikatuz, bere forma aldatu daiteke (fisikoki ere plastikoa da dela esan dezakegu, zerebroaren plastizitateari buruzko ikerketak eta gaiak bogan dauden momentu honetan). Horregatik buru-hezurra osatzen duen kaskoa ezinbestekoa du, salbu mantentzeko. Eta beraz, material gogor eta xamur baten artean, beste material arin eta jariakor bat izan behar, likido zefalorrakideoa alegia, mugitzen garenean, edota kolpe txikiak ditugunean, zerebroak kalteak ez jasateko.
Gogoratu beraz, motorrean edota bizikletan (parapentean, skatean,…) zoazenean , buru-hezurraz gain, beste kaskoren bat ere erabiltzea. Zerebroak kolpeak jasateko diseinatuta dago, baino ez bizitza modernorako. :-)
. . . . .
Egilea: Achucarro Outreach Manager
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina