2014/01/28

Kaferik nahi?

Nature Neuroscience zientzia aldizkarian argitaratu berri den lan baten arabera, badirudi kafeinak memoria hobetzen laguntzen digula. Kafea gustoko eta hartzen dugunontzat oso argumentu interesgarria, ezta?



2014/01/21

"Zerebroa ikertzeak norbere burua ezagutzen eta gaixotzean sendatzen laguntzen du"

Neurozientzien alorrean egiten den ikerketak sekulako garrantzia duela uste du, are gehiago populazio gero eta zaharragoa duten Mendebaldeko gizarteetan. Gaixotasun neurologikoak sendatzeko tratamenduak aurkitzea da euren azken helburua, baina erronkaren tamaina handia da, besteak beste, zerebroa bera ezagutzea ez delako lan makala. Itxaropenik ez du galtzen, ordea, eta urte gutxiren buruan Achucarro zentroa neurozientziaren alorrean mundu mailako erreferentzia izatea eta bertan sortzen den jakintzarekin euskaldunen nahiz munduko beste tokietako biztanleen bizi kalitatea hobetzea helburu hartuta hasi da lanean.

Carlos Matute mikroskopioan

2014/01/14

Zure zerebroak flotatu behar du

Gaurkoan, beste bideo ikusgarri batekin gatozkizue. Gaur egun, hori ez da batere zaila. Interneten hainbat baliabide daude edozein gauzaren inguruan, eta nola ez, neurozientzia eta zerebroaren inguruan ere oso gauza liluragarriak aurkituko dituzue.
Formalinarekin babestutako zerebroa eta zerebro xerra bat

2014/01/02

Ispilu neuronak eta enpatia

Enpatia besteen emozioak sentitzeko dugun gaitasuna da. Pertsona bakoitzak enpatia maila desberdina du eta gaitasun hau ez da finkoa, landu dezakegun zerbait da, eta berez hazten garen heinean gure enpatia handituz doa.