2015/10/06

Iktusa hauteman!

Gaur egun, iktusa baliaezintasunaren lehenengo kausa da eta heriotzaren hirugarren kausa. Bat-batean gertatzen den gaitza da eta horri antzematea eta ahalik eta lasterren ospitalera joatea ezinbestekoa da bere ondorio larriak ahal den heinean saihesteko. Iktusa zer den ulertzea eta antzematea funtsezkoa da gizartea gaitz honen inguruan kontzientziatzeko.

http://neurowiki2013.wikidot.com/individual:alzheimers-disease-and-stroke

2015/10/05

6tik 1

Hori da proportzioa, hori da aukera estatistikoa. Estatistikek diote, populazioaren %17 iktusa jasango duela. Eta kasu honetan, emakumezkoa bazara, aukera gehiago dituzu. Egia da ere, kasuen %75a, 65 urtetik gorakoetan ematen dela. Datu guzti hauek, berez beldurgarriak izanik, ez ditugu hona ekartzen zuek beldurtzeko, informatuta egon zaitezen baino.