2013/12/12

Neurozientzia globala

Bukatzear dagoen 2013 urte hau zientziaren arlo ezberdinetan arrakasta handiak ikusi ditu, eta baita aukera berriak, zerebroaren ikerketan aro berri bat aurreratzen dutenak.


Duela hilabete gutxi batzuk, Europako Batasunak “Human Brain Project” (Gizakion Zerebro Proiektua, edota HBP bere ingelesezko akronimoari jarraituz) ekimena habian jarri du, orain arte gure kontinentean inoiz konprometitu diren baliabide ekonomiko eta pertsonalak handienak dedikatuz neurozientzien inguruko ikerketa proiektu batetan. Mila milioi euro inguruko aurrekontuarekin eta 15 herrialdetako 87 erakunderen partaidetzarekin, HBP proiektua gizakion zerebroko konputazio eredu bat ezartzea du helburu. Horren bitartez, zerebroaren funtzioak berdindu nahi da, bere ezaugarriak aztertzeko, eta honela gaixotasun neurologikoen zergatiak ulertuz eta diagnosi goiztiarra bultzatuz, berauek erarik eraginkorrenetan tratatu ahal izateko. Proiektu honen sorkuntzan Javier de Felipe, Madrileko Cajal Institutuko ikertzaileak parte hartzen du, CIC Network aldizkariko 14 alean artikulu baten egilea dena.

Ekimen hau, Gizakion Genoma (Human Genome Project) proiektuak, bere garaian, izan zuen tamaina eta garrantzia du, hainbat diziplina ezberdin nahasten dituelako, halaber, neurobiologia, eredu matematiko eta simulazioen sorkuntza, batetik, eta software eta superkonputagailuen garapena bestetik.

Era berean, AEBetako Obama administrazioak HBP ekimen honi erantzuna eman dio, BRAIN (“Brain Research Through Advancing Innovative Neurotechnologies”; Zerebroaren Ikerketa, Neuroteknologia berritzaile eta aurreratuen bitartez) deritzon ekimenarekin, bertako Columbiako Unibertsitatean lanean diharduen espainiar neurozientzialaria den Rafael Yuste, ideiaren buruetako bat delarik. BRAIN proiektuak, hurrengo 15 urteetan, zerebroaren aktibitatearen mapa bat garatzea du helburu.

Bi kasu hauetan, orain arteko nerbio-sistemaren ikerketan, teknologia berriak sortu eta ezartzeko bultzada atzetik dago, batetik eta zerebroak sortzen duen egundoko informazio kantitatea kudeatzen laguntzeko. Izan ere, gizakion zerebroa 86.000 milioi neuronez, eta ia bilioi bat (hori, 1012 dira) glia zelulez osatuta dago, eta estimazio batzuk diote, zerebroak 256 exabyteko (eta hori 1018 byte dira) konputazio ahalmena daukala.

Bi proiektuetan emango diren aurrerapenak organo hau kaltetzen duten gaixotasunen ulermenean, besteak beste Eskizofrenia, Epilepsia, Alzheimer edota Parkinsonen gaixotasunean, konplexuen eta ugarien direnak soilik aipatzearren, aurrera egiteko balio izango dute.

Ekimen hauen plazaratzea, neurozientzien arloan aurrerapen handiak gertatu diren une berdinean eman dira. Adibidez, Nature aldizkariak, laborategian gizaki egiturako zerebro-txikiak sortzeko teknika baten berri eman du aurten. Aurkikuntza hau erabakigarria da, gizakion zerebroaren inguruan egiten ditugun ikerketak, gaur egun, zelulen hazkuntza eta esperimentazio animalien erabilpenean oinarrituta egon bai da. Paradigma hauekin, zerebro normala zelan funtzionatzen den aztertzen da, eta gaixotasun neurologikoak eta psikiatrikoak modelatzen dira, hauen ondorioak arakatzeko ere. Betiko ikerketa bide hauen erabilgarritasuna ukaezina izan arren, askotan ez da erraza animali eta gizakion artean, laborategiko aurkikuntzak batetik bestera eramatea, eta horregatik oso garrantzitsua da gizakion nerbio-ehunekin lan egin ahal izatea, eta hori, orain arte, autopsietako edota zerebro ebakuntzetatik lortutako materialekin egin izan da.

Aurkikuntza berri honek, pertsona heldu osasuntsuen azal-zelulen bir-programazioaren bitartez pluripotente diren zelula ametan (enbor-zelulak deritzenak) oinarrituta, “zerebroideak” sortzea ahalbideratuko du. Zerebroide hauen hiru-dimentsiotako egitura, zerebro osoaren parametro arkitektiniko asko errepikatzen ditu, zerebroaren bilakaera eta garapenaren ikerkuntza garatzea, eta era berean, bilakaera horretan ematen diren asaldurak, gaur egun gaixotasun arraro bezala katalogatuta ditugunak, eta gaur egun sendabiderik ez daukatenak.

Beraz, hemendik gutxira, gaixotasun neurologiko eta psikiatriko guztiak modelatzen dituzten giza-zerebro txikiak laborategietan sortuko ditugula aurreikusi daiteke.Aurrerapen hauen garrantzia guztiz aldatuko dute hurrengo hamarkadako ikuspegi terapeutikoa.

Botiken sorkuntzan dabiltzaten enpresa asko, krisialdia dela medio, botika berrien sailak ixten ari diren momentu honetan, aurkikuntza hauek gaixo eta beren familientzat berri onak dira. Zerebroa gure gorputzeko organirik konplexuena da, eta ondorioz, berau tratatzeko botikak eta terapiak kostu handia dakarte eta are gehiago negozioen munduan ari diren enpresentzako. Zerebro-txikiekin lan egiteko aukera honekin, kostuak merkeagotuko dira, eta ziur sektore pribatua aprobetxatuko duela.

Novartis enpresa farmazeutiko erraldoiak adibidez, eta baita sektorean nagusi diren nazioarteko beste batzuk ere, ikerketa lerro berrien irekitzea plazaratu dute, batetik genetikan eman diren aurrerapausoengatik, eta bestetik enbor-zelulen teknologiaren erabilpenagatik. Estrategia honekin, zerebroa era ez-erredukzionista batetan ikertzea dute helburua, neurotransmisoreetan oinarritutako beren betiko ikerketatik, gaixotasunak sortzen dituzten neuronen-zirkuituen analisian ardaztuz. Esate baterako, mezularian (neurotransmisoretan) fokatu baino, komunikazio sarearen disfuntzioak estudiatu.

Neuro-baikortasun testu-inguru orokor honetan, 2013ko Fisiologia eta Medikuntza Nobel saridunen bitartez ere, neurozientzia sarituta izan da nolabait. Aurtengoa Rothman, Schekman eta Südhof ikertzaileei egokitu zaie, besikulako trafikoa arautzen duen makineria, zelulentzako ezinbesteko garraio sistema dena. Saridunetako bi bereziki, Rothman eta Südhofek neurotransmisoreen besikula askapen prozesuak arautzen duen molekulen biologiaren oinarriak ezartzen lagundu dute, eta horrekin, neuronak euren artean, eta ondoan dituzten glia-zelulekin zelan komunikatzen diren azaldu. Honi esker, gaixotasun ezberdinentzako, autismorako besteak-beste, helburu terapeutikoa diren, eta seinaleztapen prozesuan ezinbestekoak diren molekula asko identifikatu dira.

Guzti honekin, Euskadin neurozientzietan ditugun azpiegiturak suspertu eta sendotu behar ditugu, osasun ona baldin badute ere,abiada bizian dabilen nazioarteko trenari lotzeko. Espezializazio adimendunerako estrategiaren (RIS3) definizioa, eta Horizon 2020, Europa mailako esparru-programa berriak aukera egokiak dira honako apustu gauzatzeko, eta euskal neurozientziaren nazioarteratzean aurrera-pauso kualitatibo ema dezan.

. . . . .
Egilea: Achucarro Outreach Manager
Honako testua, CIC Network aldizkariko 14. aleko Editoriala da, eta Carlos Matute, Achucarro Basque Center for Neuroscienceko Zientzia Zuzendariak sinatuta dago. Interesgarria delakoan, euskaratu eta hemen eskuragarri jarri dugu ere. http://www.cicnetwork.es/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina