2013/10/18

Burmuinak loaldian hondakinak kanporatzen ditu

Arratoiekin egindako ikasketa berri batek jakinarazi du, loaldian, gure burmuinak egunean zehar sortu dituen hainbat hondakin kanporatzeko aprobetxatzen duela. Aurkikuntza honek loaldiaren ondorio biologikoak hobeto ulertzen lagunduko du, baita gaitz neurologikoak tratatzeko aukera berriak eman ere.

Rochester Unibertsitateko ikertzaile talde batek honako ikasketa burutu dute, non loaldiaren izaera birsortzailea frogatzen duten. Beraien esanetan "Lo zergatik egiten dugun aurkitu dugula uste dugu", azaldu zuen Maiken Nedergaard, ikerketaren buruak.

(c) @abidingingrace via Flickr.com


Nedergaard-en arabera "Burmuina garbitzeko egiten dugu lo; ikusi dugunaren arabera, esna-aldian zehar neuronen jarduerak sortutako azpiproduktuen likidazio aktiboa egiteko balio digu loak".

Science aldizkarian argitaratutako lan berriak adierazten duenaren arabera burmuina oso aktiboa da hondakin kanporaketan loaldian zehar, besteak beste, beta-amiloide proteina, Alzheimer eta beste gaixotasun neurologikoen eragilea.


Sistema glinfatikoa, aurreko urtean ikertzaile talde honek egindako beste aurkikuntza bat da, eta ikusitakoaren arabera, gorputzaren beste lekuetan hondakin zelularrak kanporatzeaz arduratzen den sistema (sistema linfatikoa) ordezkatzen du, azken hau ez baita burmuinera heltzen.

Orain duela gutxi erabiltzen hasi dira burmuin bizi baten irudiak egiteko beharrezkoak diren teknologiak, adibidez, bi fotoietako mikroskopia, eta arrazoi honengatik prozesu hau ez zen ezagutzen. Teknika honi esker, ikertzaileek arratoien burmuinetan (gizakienekin antzekotasun handia daukatenak) ikusteko aukera izan zuten burmuineko odol-hodietan kokatzen zen hoditeria sistema bat. Sistema honek, likido zefalorrakideoari hondakinak garbitu eta zirkulazio sistemara batzeko aukera ematen dio, azkenik gibelera heltzean deusezta daitezen.

Rochester-eko zientzialariek jada frogatu zuten sistema glinfatikoa hamar aldiz aktiboago dagoela loaldian eta beta-amiloide kopuru esanguratsuki handiagoa kanporatzen duela burmuinak.

Burmuinak loaldian zehar ez du bere energia kontsumoa gutxitzen eta gertaera hau sistemaren aktibotasunaren froga bat da. Gainera, ikertzaileek ikusi zuten loaldian burmuinaren zelulen %60a murrizten direla eta honek hondakinen kanporaketa errazten du. Zelulen uzkurdura hauek, egileen arabera, haien artean espazio gehiago usten duela eta honen ondorioz likido zefalorrakideoak askeago garbi ditzake hondakinak burmuin-ehunean zehar. Aldiz, esna gaudenean, zelulak hurbilago daude eta honek likidoaren mugimendua murrizten du.

“Zehaztasunez sistema glinfatikoa noiz eta nola aktibatzen den eta hondakinen garbiketa nola egiten duen ulertzea, bera modulatzeko eta bere efizientzia hobetzeko behar den lehenengo pausoa izango da”, azpimarratzen du Nedergaard-ek. Ikasketa honen autoreek esperimentu berriak planifikatu dituzte, garbiketa sistema gisa-burmuinetan ebaluatzeko. Izan ere, “Erresonantzia magnetikoak eta positroi emisio bidezko tomografiak (PET) gaur egun praktika klinikoan ere erabiltzen dira”, gaineratu du Nedergaard-ek.

Erreferentzia Bibliografikoa:
L. Xie; H. Kang; Q. Xu; .J. Chen; Y. Liao; T. Meenakshisundaram; J. O’Donnell; D.J. Christensen; J.J. Iliff; T. Takano; R. Deane; M. Nedergaard; C. Nicholson. “Sleep Drives Metabolite Clearance from the Adult Brain". Science, 18 de Octubre de 2013.
http://www.sciencemag.org/content/342/6156/373

. . . . .
Egilea: Achucarro Outreach Manager
Oharra: Eduki hau, besteak beste, SINC Zientzia Berrien Agentziak kaleratutako beste artikulu batetan oinarrituta dago.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina