2013/10/30

Neurozientzien kontrako erasoak

Aristotelek uste zuen burmuinaren funtzioa odola hoztea zela. Gaur egun baieztapen hau barregarri ikusten da, neurozientziaren bidez inoiz baino gehiago baitakigu burmuinari eta lan egiteko bere moduari buruz. Baina azkeneko urteetan, gai honen inguruko gogo biziak askotan gainditu egin ditu zientziak baiezta dezakeenaren limiteak. Honen ondorioz, neurozientzia herrikoi bat agertu del esan dezakegu, gizakien jokabide eta kulturarekin zerikusia duten gai guztiak azaltzen saiatzen dena.

 

2013/10/27

X Kromosoma Hauskorraren Sindromerako tratamendu berritzailea

Martin-Bell sindromea, Escalanteren sindromea (Hego Ameriketan) edota X Kromosoma Hauskorraren Sindromea, atzerapen mental hereditarioen eta autismoaren espektroko trastornoen kausa ezagun ohikoena da X kromosoma hauskorraren sindromea (FXS da bere akronimoa ingelesez), eta Down sindromearen ondoren, atzerapena eragiten duten gaixotasunen artean nagusiena, gaur egun.

X Kromosoma Hauskorraren Sindromea duten gizabanako bi

2013/10/18

Burmuinak loaldian hondakinak kanporatzen ditu

Arratoiekin egindako ikasketa berri batek jakinarazi du, loaldian, gure burmuinak egunean zehar sortu dituen hainbat hondakin kanporatzeko aprobetxatzen duela. Aurkikuntza honek loaldiaren ondorio biologikoak hobeto ulertzen lagunduko du, baita gaitz neurologikoak tratatzeko aukera berriak eman ere.

Rochester Unibertsitateko ikertzaile talde batek honako ikasketa burutu dute, non loaldiaren izaera birsortzailea frogatzen duten. Beraien esanetan "Lo zergatik egiten dugun aurkitu dugula uste dugu", azaldu zuen Maiken Nedergaard, ikerketaren buruak.

(c) @abidingingrace via Flickr.com

2013/10/11

Nicolás Achucarroren bisitzako datu azkar batzuk

Nicolás Achúcarro y Lund Bilboko Alde Zaharrean jaio zen 1880ko ekainaren 14an (iturri batzuk, 4ean izan zela diote), garaiko familia ikasi eta burges baten barnean.

Nicolás Achúcarroren zenbait argazki